Albisteak
Politika
Beitialarrangoitia: 'Espainiako aurrekontuak nekez babes daitezke'
Espainiako aurrekontuek ez diete erantzuten euskal herritarren beharrei, Marian Beitialarrangoitiaren esanetan. EH Bilduko kongresuko kidearen ustez, aurrekontu anti sozialak dira.
-
9:06 min
Espainiako aurrekontuak direla eta, PPk orain arteko politika egiten jarraitu nahi duela uste du Marian Beitialarrangoitiak. EH Bilduko kongresuko kideak 'Faktoria'n esan duenez, "antisozialak" dira PPk egindako aurrekontuak. Ukitu txiki batzuk badira, baina, funtsean betikoak dira. Euskal herritarrentzat ez direla egokiak uste du EH Bilduko kideak.
Nekez babes daitezkeen aurrekontuak direla esan du. Espainiako aurrekontuek ez diete erantzuten euskal herritarren beharrei, Beitialarrangoitiaren esanetan. Gainera, kupoaren inguruko adostasunak aurrekontuetatik kanpo egon beharko luke. Behar dena da negoziazio serio bat.
EAJk akordioa lortzen badu, herritarrei azalpenak eman beharko dizkietela esan du, era berean. Gernika ere hizpide izan du 'Faktoria'n egindako elkarrizketan.
ketan.