Itxi

Albisteak

Maiatzak 9

Pello Urizar, asteartean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Eusko Alkartasunaren idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu, alderdiaren batzarraren atariko. Gainera, Kanadan elur jausia aurre-aurrean egokitu zitzaien mendizaleak izango ditugu.

Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusia espero dugu, ostiralean,'Faktoria'n. EAko batzarraren atariko, alderdiko kide kritikoek oraingo zuzendaritzaren kontra antolatu dira, eta, EH Bilduren birfundazioaren baitan, EAk bere izaera galduko duen beldurra agertu dute. Urizarrek 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolak egindako galderei. Gainera, itzuli dira etxera, Kanadan elur jausia aurre-aurrean egokitu zitzaien mendizaleak. Aitor Arbulu eta Jurek Ziemkiewicz etorriko dira, abentura kontatzera.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza, eta NIko Cuenca ekonomistarekin hitz egingo dugu, hasteko. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Laura Mintegi, Iñaki Galdos eta Jesus Prieto. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Peio Urizarrekin hitz egingo dugu. 09:30ean, haurra jaiotzen denean amaren edo aitaren abizena jartzeko egin behar diren jarraibideei buruz hitz egingo dugu. Atzerriko adibideak ere jasoko ditugu, Euskadi Irratiko berri emaileen bitartez. Gainera, Eli Larrinagaren sinadura ere jasoko dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, Kanadan elur jausia aurrez aurre izan duten mendizaleak izango ditugu. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, Donostian, Lurdes Txikin bota dituzten zuhaitzez hitz egiteko.

11:00etan, Europako Nutrizio Elkarteak onartu duen nutrizio piramide berriaren inguruko azalpenak emango dizkigu Edurne Simonek, Farmazia Fakultateko irakasleak. 11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amuriza direnez eta ez direnez arituko dira. Bakardadea izango dute gai nagusi.

12:00etan, Kalimotxoaren museoa ezagutuko dugu. Getxon, Kalimotxoa sortu zen etxe berean jarri nahi dute museoa. Iñaki De La Torre dabil proiektuan buru-belarri sartuta, eta berak emango dizkigu azalpenak. Jarraian, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariekin. Legatza  prestatuko dute. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz