Albisteak
Ostegunean
Herri Urratsen atarian, Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendaria, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Duela 40 urte egindako amnistiaren aldeko asteen ondorioei begiratuko diegu, poliziaren balek eraildako Rafael Gomezen bilobarekin eta amnistiaren aldeko mugimenduan ibili zen Jose Angel Iribarrekin.
-
Hur Gorostiaga
Ostegunean, Herri Urratsen atarian, Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendaria, elkarrizketatuko dugu 'Faktoria'n. Bestalde, duela 40 urte egin ziren amnistiaren aldeko asteen ondorioei begiratuko diegu. Poliziaren balek 7 lagun hil zituzten; Rafael Gomez errenteriarra, tartean. Iñaki Gomez, Rafael zenaren biloba, eta garai hartan amnistiaren aldeko mugimenduan ibili zen Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohiarekin hitz egingo dugu. Gainera, Bilboko metro linea berriaren inguruko etxe batzuetan agertu diren arrakalak direla eta, kezkatuta dauden bizilagunekin hitz egingo dugu. Miren Garate Ekaitzaren zipriztinak liburuaren egilea ere etorriko zaigu, baita Ariane Piñero kenpoko munduko txapelduna ere.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:00etan, Niko Cuenca ekonomistak Euriborra izango du hizpide. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariekin egingo dugu solasaldia. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, solasaldiaren baitan, sexu esplotaziora bideratzen dituzten emakume nigeriarren kasuak aztertuko ditugu. Itziar Gandarias psikologoak txostena egin du, horiekin harremanetan egon ondoren, eta bihar aurkeztuko digu. 09:30 aldera, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. 09:40an, berriz, amnistiaren aldeko asteez ariko gara Iñaki Gomezekin eta Jose Angel Iribarrekin.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Lehen-lehenik, Hur Gorostiagarekin hitz egingo dugu, igandeko Herri Urrats jaiaz. Kirol aurrerapena entzun ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.
11:00etan, konpositoreei eskainitako txokoan, Mikel Chamizok Charpentier ekarriko digu. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioa jasoko dugu, eta, segidan, Bilboko metro linea berriaren inguruko etxe batzuetan agertu diren arrakalak direla eta, kezkatuta dauden bizilagunekin hitz egingo dugu..
12:00etan, krisiak kaltetutakoei buruzko Ekaitzaren zipriztinak liburuaz hitz egingo digu Miren Garate egileak. 12:30ean, Ariane Piñero kenpoko munduko txapelduna ezagutuko dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
oria'.