Itxi

Albisteak

Gai nagusiak

Miren Arzalluz, Etxepare Institutuko zuzendaria, astelehenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Ospitaleetan umeak alaitzen aritzen den Irrikiclown taldea ezagutuko dugu, eta Donostiako Gros auzoan laster irekiko duten Koba hostelera joango gara.

10 urte bete berri dira Eusko Legebiltzarrak Etxepare Euskal Institutua sortzea onartu zuenetik, eta orain 6 urte zabaldu zituen ateak, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz. Joan den urte amaieratik, Miren Arzalluz ari da erakunde hori zuzentzen. Sei hilabete hauetan egindakoaz eta, batez ere, aurrera begira dituen asmoez arituko zaigu astelehenean, 'Faktoria' saioan. Gainera, ospitaleetan umeak alaitzen aritzen den Irrikiclown taldea ezagutuko dugu, eta horren aldarrikapenak ere bai, Sebas Gutteritge talde horretako kidearen eskutik. Bestalde, Donostiako Gros auzoan laster irekiko duten Koba hostelera joango gara.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Iñigo Alustizak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Hasteko, Cannesko Zinemaldiaren berri emango digu Begoña del Tesok. 08:30ean, Iñaki Galdos, Jesus Prieto Mendaza eta Martin Garitano izango ditugu solasaldian. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, solasaldiari ekingo diogu berriz, eta Mediterraneoko itsas pasabidean errefuxiatuek bizi duten egoerari begiratuko diogu, Itsas Salbamendu Humanitarioko Ainara Lasarterekin. 09:30ean hitz egingo dugu Miren Arzalluzekin. Saioa amaitzeko, Bernardo Atxagaren tartea izango dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, ospitaleetan umeak alaitzen aritzen diren pailazoak ezagutuko ditugu, Irrikiclown taldeko Sebas Gutteritgerekin. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoarekin, Errekaleor auzoaz ariko gara.

11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko dugu. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. 11:30 aldera, Donostiako Gros auzoan irekitzear diren Koba hostela ezagutuko dugu.

12:00etan, Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko dugu Itsaso Olaizolarekin eta Oscar Azkaraterekin, baso kudeaketaz hitz egiteko. Saioa amaitu aurretik, jakina, Tania Arriagaren tartea izango dugu.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz