Itxi

Albisteak

Gai nagusiak

Goierri Valley hobeto ezagutuko dugu, asteazkenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Elbira Zipitriari buruzko dokumentala egiten ari den Maider Oleagarekin hitz egingo dugu, Leo Turiño kubatar euskaldundua etorriko zaigu eta zuzeneko musika joko digu Lizarralde-Alberdi familiak.

Asteazken honetan, bidea hasi berri duen Goierri Valley ezagutuko dugu 'Faktoria'n Iker Galparsoro Goieki agentziako kudeatzaile eta gerentearekin. Adrian Zelaia Ekai Centerreko zuzendariak ere emango du bere iritzia. Gainera, Elbira Zipitriari buruzko dokumentala egiten ari den Maider Oleagarekin hitz egingo dugu, Leo Turiño kubatar euskaldundua etorriko zaigu eta zuzeneko musika eskaintzera etorriko zaigu Lizarralde-Alberdi familia. Ukelelea, biolina eta gitarra joko dituzte, baita abestu ere.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Hasteko, Eibarrera joko dugu, Haurreskolen Partzuergoan lan egiteko izena emateko ilaran oraindik jendea dagoen jakiteko. 08:30ean hasiko da solasaldia, Eguzki Urteagarekin, Javier Arrietarekin eta Hedoi Etxarterekin. 09:45 aldera, ekonomia tartean, Goierri Valley ezagutuko dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Lehen-lehenik, Maider Oleagarekin hitz egingo dugu, Elbira Zipitriari buruzko dokumentala egiteko daukan proiektuaz. Kattalin Minerren tartea izango dugu gero, eta, kirol aurrerapenaren ondoren, Juanjo San Miguel lankideak Marokoz hitz egingo digu.

11:00etan, Leo Turiño kubatar euskaldundua ezagutuko dugu. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin arituko gara berriketan, erretiroaz.

12:00etan, zuzeneko musika eskainiko digu estudioan Lizarralde-Alberdi familiak. Ukelelea, biolina eta gitarra joko dituzte, baita abestu ere. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati bidezko magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz