Albisteak
Elkarrizketa
Karlos Arguiñano, ostegunean, 'Faktoria'n
Sukaldari eta telebista izarrari alderik ezkutuena erakutsaraziko diogu. Gainera, abizenen legedi berriari buruzko zalantzak argituko ditugu.
Karlos Arguiñanori elkarrizketa egingo diogu, ostegunean, 'Faktoria'n. Sukaldari eta telebista izarrari alderik ezkutuena erakutsaraziko diogu, aktualitate beteko elkarrizketan. 09:30ean izango da hori. Aurrez, Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Joseba Arrutirekin arituko gara solasaldian. Ibon Sarasola hizkuntzalaria batuko da mahaira, irrati-ikasturteko azken kolaborazio tartean. Azken hilabete hauetan berak emandako gomendioen errepasoa egingo dute denek batera. Bestalde, abizenen legedi berriaz izan litezkeen zalantzak argituko dizkigu Ima Ansotegi abokatuarekin.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi solaskideek egingo dute aktualitatearen analisia. Gainera, Ibon Sarasolak hilabete hauetan berak emandako gomendioen errepasoa egingo du. 09:30ean elkarrizketatuko dugu Karlos Arguiñano.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, abizenen legedi berriaz ariko gara Ima Ansotegi abokatuarekin. Jarraian, Jon Urbietarekin hitz egingo dugu, kruzero batean animatzaile ibili behar duelako. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.
11:00etan, Mikel Chamizoren atalea, udako musika klasiko eskaintza errepasatuko dugu. 11:30ean, liburu gomendioa ekarriko digu Esther Moyuak.
12:00etan, Javi Rivero Txinan ibili den sukaldaria etorriko zaigu bertako sukaldaritzaz eta esperientziaz hitz egitera. 12:30ean, berriz, ipuin erotikoen lehiaketa batean saridun izan den Joseba Galarraga etorriko zaigu, eta ipuinaren zati bat entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
/p>