Albisteak
Okupazioa
Zer egin indarrez zure etxean sartzen direnean?
Muskizen Laiseka ahizpen etxea txikituta utzi dute, epaileak bertan sartu zen familia botatzeko agindua eman bitartean igaro diren bi hilabeteetan
-
7:58 min
Muskizko La Rabuda auzoan adineko Laiseka ahizpei uztailaren 1ean okupatu zieten etxea, eta bi hilabete oso, zortzi aste luze, pasa dira, epaileak agindua eman duen arte, okupatzaileak handik ateratzeko: astelehenean joan zen Ertzaintza eta atera zituen. Ordurako etxea txikituta utzia zieten okupek. Kalte handiak, bi hilabetez etxera sartu ezinik egon beharraz gain.
Horrelako kasuetan, lasaitasunari eutsi eta, beste aukera batzuk baztertuta, epaitegietara berehala jotzeko gomendioa egin digu 'Faktoria'n Jon Aldazabal abokatuak. Okupazio kasu guztietarako lege bera izatearen garrantzia azpimarratu digu. Azaldu du, norberaren ohiko etxearen eta bigarren etxibizitzaren okupazioaren arteko desberdintasuna garbi egiten duela legeak, eta bi hilabete luze izan arren, alde denen eskubideak zaindu behar dituela epaileak.
tuela epaileak.