Albisteak
Asteazkenean
Madrilen eta Kataluniaren arteko zibergerraz ariko gara 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Igor Unanue SEC21 seguritate enpresako arduradunarekin hitz egingo dugu gaiaz. Gainera, Ta Puntu kooperatiba elkartea ezagutuko dugu, eta Zeu Zara EiTB sarien jarraipena egingo dugu.
Madrilen eta Kataluniaren arteko zibergerraz hitz egiteko hartuko dugu tarte bat asteazkeneko 'Faktoria'n. Bulego eta epaitegiez gain, fronte horretan ere etengabeko mugimenduak izaten ari baitira azken egunotan. Generalitatearen kontrako eraso informatiboek % 200 egin dute gora, eta Carles Puigdemont presidenteak esan du ez dutela baztertzen ziber eraso gogorra urriaren 1ean. Teknikoki, eraso horiek nola ekiditen diren eta zein babes hartzen ari ote diren azalduko digu Igor Unanue SEC21 seguritate enpresako arduradunak. Hark esandakoak eta aktualitateak dakartzanak solasaldian aztertuko ditugu Maite Ubiria, Andoni Unzalu eta Amaia Espinosarekin batera. Gainera, magazinean, gizartearen hobekuntzarako ekimen interesgarriak saritzen dituen Ta Puntu kooperatiba elkartea ezagutuko dugu Ainhoa Iribarrekin, eta Basaurira joko dugu, Zeu Zara EiTB sarien jarraipena egitera.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:50ean, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Rosa Martin Sabarisen iritzi tartea entzungo dugu. 08:00etan, Javier Portillo Zallako alkatearekin hitz egingo dugu, Enkarterrietako alkateak Bizkaiko ahaldun nagusiarekin egingo duten bileraz. 08:30ean, Maite Ubiria, Andoni Unzalu eta Amaia Espinosa izango ditugu solasaldian. Tarte horretan ariko gara zibersegurtasunaz, Igor Unanue SEC21 enpresako arduradunarekin.
09:00etan, Bizkaiko zahar etxeetako langileek euren protesta Gasteizera eramango dutela aipatuko dugu Alaine langilearekin hitz eginda. 09:30ean, ekonomia tartea izango dugu, asteazkenero legez. Mikel Navarrok teknologia parkeen planaz hitz egingo digu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Ta Puntu kooperatiba elkarte txikiko Ainhoa Iribar etorriko da. Gizartearen hobekuntzarako ekimen interesgarriak saritzen dituzte, eta euren lana hobeto ezagutuko dugu. Jarraian, Idoia Torregarairen umore printza iritsiko zaigu. 10:30ean, Basauirekin egingo dugu bat Zeu Zara EiTB sariak direla eta. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Ondarruko enkanteko Joseba Markierkiagarekin egingo dugu berba: Euskal Herri osoan arrain lojako enkantea ahoz gora egiten duten azkenak dira. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.
12:00etan, Lady Gagak bere kontzertu bira bertan behera utzi izanaz ariko gara. Jarraian, elikagai iraultza eztabaidagai izango dugu Bittor Rodriguezekin. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.
, astero legez.