Albisteak
Asteartean
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Maite Artolak elkarrizketatuko du 09:00ak aldera. Gainera, Bilboko portutik armaz betetako itsasontziak Siriara ateratzearen kontrako ekimenez hitz egingo dugu magazinean.
-
Itxaso Atutxa
40. Alderdi Eguna ospatu berritan, 'Faktoria'n izango dugu EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Itxaso Atutxa, asteartean, 09:10 aldera. Gainera, 10:00etan, Intermon-Oxfameko Gotzone Olarrarekin hitz egingo dugu. Bilboko portutik armaz betetako itsasontziak Siriara doazela eta horren kontrako ekimenez mintzatuko zaigu, eta Espainiak Europar Batasuneko akordioetan adostutakoa baino errefuxiatu askoz gutxiago jaso dituela ere aipatuko digu.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:50ean, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren iritzi tartea entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuenca ekonomiaz arituko zaigu, eta, 08:30ean, solasaldirako tartean, Iñaki Galdos, Laura Mintegi eta Andoni Unzalu arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:10 aldera egingo diogu elkarrizketa Itxaso Atutxari. Albistegia amaitzeko, Itxaso Mendizule arte komisarioaren begiradari erreparatuko diogu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Intermon-Oxfameko Gotzone Olarrarekin hitz egingo dugu. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin.
11:00etako Donostiako Zinemaldian sartu-irtena egingo dugu. Direnak eta ez direnak entzungo ditugu gero, Xabier Amurizarekin, Karlos Zidekin eta Nerea Ibarzabalekin. Ultraeskuindarrek Europan izan dituen gorakadaz ariko dira. 12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu, eta sukaldaritza zineman nolakoa izan den aztertuko dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. 12:30ean, berriz, Agus Barandiaranen musika aukeraketa entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.