Albisteak
Itxaso Mendiluze
'Little Nemo in Slumberland' komikiaren egileak 150 urte
Winsor McCay jaio zela mende eta erdi bete direla-eta, Little Nemo in Slumberland komikiaz, arteaz, kazetaritzaz... aritu da Itxaso Mendiluze arte komisarioa.
-
4:24 min
1867ko irailaren 26an, Winsor McCay jaio zen, Little Nemo in Slumberland komikiaren sortzailea. Mende eta erdi bete direla-eta, Little Nemo in Slumberland komikiaz, arteaz, kazetaritzaz... aritu da Itxaso Mendiluze arte komisarioa 'Faktoria'n.
Nemoren lehen istorioak, egunkari batetan agertu ziren asteko egun konkretu batetan. Kontakizun txiki bakoitzak Nemo izeneko ume baten ametsak azaltzen zituen, eta istorioaren amaieran berriz ere esnatzen zen haurra. Baina istorio horiek, jarraikortasun bat zuten astero astero, beraz, azkenean komikia gisan, Nemo haurraren ametsak kontatzen ziren.