Itxi

Albisteak

Ostegunean

Basoen kudeaketaz ariko gara, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Katalunia ere izango dugu hizpide Martin Aranburu Artur Masen aholkulariarekin. Magazinean, 'Zapiak Bat' ekimena ezagutuko dugu

Galizian eta Portugalen izandako suteen haritik, basoen kudeaketaz hitz egingo dugu ostegunean, 'Faktoria' albistegian Eneko Aurrekoetxea basozainarekin eta Ibone Amezaga EHUko ekologia irakaslearekin. Gainera, Kataluniaz hitz egingo dugu Martin Aranburu Artur Masen aholkulariarekin. Magazinean, berriz, Zapiak Bat elkartearen aldarrikapena ezagutuko dugu: bertsolaritzan, irabazleari txapela jantzi beharrean ZAPIA janztea eskatzen dute. 

07:00etan hasiko da albistegia. 7:55ean, Aingeru Epaltzaren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi. Tarte horretan hitz egingo dugu Martin Aranbururekin 09:30ean hitz egingo dugu txertoez, basoen kudeaketaz.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Beatriz Fernandezek gramatika erakargarri egingo digu. Ondoren, Zapiak Bat elkartearen aldarrikapenak ezgautuko ditgu. Ordua amaitzeko, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Xabier Alberdik Elkano itsasgizonaz beste kapitulu bat ekarriko digu. 11:30ean, Mikel Chamizok Dimitri Shostakovich musika klasikoko konpositorearen biografia gaurkotuko digu.

12:00etan, Maite Sanchez goizuetarra zorionduko dugu. Betizu behiak hazten ditu eta Espainiako Nekazaritza Ministerioaren saria eman diote, nekazaritzan egindako berrikuntzagatik. Jarraian, Jon Imanol Etxabe ezagutuko dugu. Sexologoa da eta Mikel Laboaren kantuak kantatzen ditu. 12:30ean, musikaz eta bizipenez ariko zaigu Amancay Gaztañaga.

añaga.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia