Itxi

Albisteak

Asteartean

Oñatiko liburutegian izango gara, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Liburuen Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko liburutegi zaharrenetariko bat ezagutuko dugu. Gainera, Catalunya Radioko kazetari batekin hitz egingo dugu eta Pasaiako Badia dokumentalaz ere ariko gara.

Liburuen Nazioarteko Eguna da asteartean, eta, 'Faktoria'n, Euskal Herriko zaharrenetariko bat ezagutuko dugu: Oñatikoa. Hainbat konexio egingo dugu bertatik albistegian. Gainera, Monica Terribas Catalunya Radioko kazetariarekin hitz egingo dugu 155. artikuluak ekarriko dizkien ondorioez, eta Pasaiako Badia dokumentalaren estreinaldi egunean, egileetako batekin, Yuri Agirrerekinariko gara solasean. Magazinean, bestalde, lanez gainezka dabiltzan familia medikuez ariko gara, eta 'Sukaldari dema' ere izango dugu.

07:00etan hasiko da albistegia, iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:55ean, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Oñatiko liburutegira joko dugu. Jarraian, Amatiñoren iritzi tartea entzungo dugu. 08:00etan, basoen zaintzaz eta suteez ariko zaigu Mikel Reparaz Nafarroako basozaina. Ondoren, Niko Cuencaren ekonomia azlpenak entzungo ditugu, eta 08:30ean, solasaldirako tartean, Laura Mintegi, Javier Diaz Noci eta Iñaki Galdos arituko dira aktualitatearen analisia egiten. Tarte horretan entzungo dugu Catalunya Radioko kazetariari egindako elkarrizketa. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, berriz joko dugu Oñatira, eta, 09:20ean, Pasaiako Badia dokuemtala izango dugu hizpide. ordua amaitzeko, Itxaso mendiluzeren errematea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, lanez gainezka dabiltzan familia medikuei buruzko erreportajea entzungo dugu. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, droga kontsumoa izango dugu mahai gaineko gaia Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Cidekin. Eta gurekin izango da Arkaitz Agerretxe Colina, "Adikzioak, Toxikomaniak, hepatitisa eta hiesari buruzko nazioarteko sinposium"eko antolatzailea.

12:00etan, 'Sukaldari Dema'  izango dugu, eta Pili Manterolak eta Igor Zalakainek onddoak eta barrengorringoak prestatuko dizkigute. 12:30ean, berriz, Agus Barandiaran etorriko zaigu, musikaz eta bizitzaz hitz egiteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz