Itxi

Albisteak

Asteazkenean

'Nomofobikak' euskarazko web seriea aurkeztuko dugu 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Aktore protagonistetako bat, Olatz Beobide, izango dugu 10:00etan.

Bilbon egiten ari diren Seriesland jaialdian 'Nomofobikak' euskarazko web seriea aurkeztuko duten egunean, asteazkenean, bertako aktore protagonistetako bat, Olatz Beobide, izango dugu 'Faktoria'n, 10:00etan. Gainera, Baserriko Uzta ere ezagutuko dugu, baserrietan kontzertuak emateko ekimena.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, Mikel Aramendi, Iker Rioja eta Amaia Espinosa izango ditugu solasaldian, aktualitatearen analisia egiten. 09:30ean, ekonomia tartea zabalduko dugu. Makina Erremintaren XXI. Biltzarraz arituko gara Joseba Barandiaran adituarekin eta Xabier Ortueta AFM Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteko zuzendari nagusiarekin. Ordua amaitzeko, Koldo Almandozen zinema gomendioa jasoko dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Olatz Beobiderekin hitz egingo dugu. Jarraian, Idoia Torregarairen umore printza iritsiko zaigu. 10:30ean, Juanjo San Miguel lankidearekin hitz egingo dugu Maltaz. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Baserriko Uzta ekimena ezagutuko dugu.  11:30ean, Esther Moyuaren gomendioa jasoko dugu.

12:00etan, Elkano itsasgizona hobeto ezagutzen lagunduko digu Xabier Aierdik, eta, 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.

, astero legez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia