Albisteak
Asteartean
Adolfo 'Txiki' Muñoz, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Mikel Urdangarin kantariarekin ere hitz egingo dugu. Argentinara doa kontzertuak ematera, baina, min hartuta dagoenez, makulu eta guzti joan beharko du.
-
Txiki Muñoz
Adolfo 'Txiki' Muñoz, LA sindikatuaren idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu, asteartean, 'Faktoria'n. 09:30etik aurrera etorriko zaigu. Albiste politiko eta sindikalei buruz Maite Artolak egindako galderak erantzungo ditu ELAko idazkari nagusiak. Elkarrizketa horren aurretik Laura Mintegi, Iñaki Galdos eta Javier Diaz Noci elkartuko dira solasaldian. Gainera, Mikel Urdangarinekin hitz egingo dugu. Argentinara doa kontzertuak ematera, baina min hartuta dagoenez makulu eta guzti joan beharko du. Galdetuko diogu zer moduz dagoen eta nola ari den moldatzen.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:50ean, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta hilerri batera joko dugu. Oihane Yustos lankide abertan izango da, hilerriak atontzeko ohiko egunean. Jarraian, Amatiñoren iritzi tartea entzungo dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia azlpenak entzungo ditugu, eta 08:30ean, solasaldirako tartean, Laura Mintegi, Javier Diaz Noci eta Iñaki Galdos arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:30 aldera izango da 'Txiki' Muñozen elkarrizketa.Ordua amaitzeko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren errematea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Mikel Urdangarinekin ariko gara solasean. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, direnez eta ez direnez ariko dira Xabier Amuriza, Karlos Zid eta Nerea Ibarzabal. 12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu, eta Pili Manterolak eta Igor Zalakainek gurina izango dute euren errezetak proposatzeko osagai nagusia. 12:30ean, berriz, Donostiako erdigunetik Topoa pasatzearen kontrako Satorralaia taldearekin dugu hitzordua, mobilizazio eta ekitaldi sorta antolatu dutelako.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.