Itxi

Albisteak

Astelehenean

Martin Aranburu, Mugak bienala eta Jabier Muguruza, 'Faktoria' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Katalunia izango dugu hizpide Artur Masen aholkulariarekin. Gainera, Donostian, Miramar jauregian egingo duten arkitektura bienalean egongo gara, eta Jabier Muguruzaren bisita jasoko dugu.

Mugak arkitektura bienala hasiko da astelehen honetan Donostiako Miramar jauregian eta bertatik abiatuko dugu 'Faktoria' ere. Goizeko, 09:30etan, gainera, tarte zabala eskainiko diogu Itziar Iraola koordinatzaileak eta Guillermo Zuaznabar arkitektoak lagunduta. Horren aurretik, Julen Mendoza, Ramon Etxezarreta eta Iñaki Galdos arituko dira aktualitateari buruzko analisia egiten. Martin Aranburu Artur Maseen aholkularia ere batuko da solasaldira, Bartzelonatik.

Asteleherno bezala, Bernardo Atxagarekin egingo du Maite Artolak 10:00ak arteko bidea.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak hainbat zalantza argituko digu. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, meditazioaz hitz egingo dugu David Alvearrekin. 11:30ean, Jabier Muguruzaren Leiho Bat Zabalik diskoa ezagutuko dugu. 12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu. Xabier Sukiarekin zabalduko du Whatsapp bidezko Kopla Txapelketaren tartea. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia