Albisteak
Asteartean
Joseba Egibar, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakariaz gain, genero aniztasunaz ariko diren bi aditu izango ditugu: Aitzole Araneta eta Amelia Barkin.
Joseba Egibar, Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria, izango da asteartean 'Faktoria'n, Maite Artolaren galderei erantzunez. Goizeko 09:00etan hasiko da elkarrizketa. Ondoren, genero aniztasunaz hitz egiteko hartuko dugu tarte bat. Ez gizon, ez emakume sentitzen ez direnetzako agiri ofizialetan hirugarren leihotxoa jartzea onartu du EHUk. Komun ez binarioak atontzeko proposamenak ere egiten ari dira batean eta bestean. Gaiaz hitz egiteko gonbidatu ditugu Aitzole Araneta LGTB mugimenduko aktibista eta Amelia Barkin aniztasun eta hezkuntza aditua. Asteartero bezala, Itsaso Mendiluzeren arte gogoetan itxiko du 'Faktoria' albistegia.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen udal politikak sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Foru programan oinarritutako hiru adibide jasoko ditugu. Elgoibarko, Azpeitiko eta Zumarragako alkateak izango ditugu, eta herritarren foroetan parte hartu dutenen iritziak ere entzungo ditugu.
Gainera, Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Ciden tartean galdera hauxe jarriko dugu mahai gainean: zer da gaur egun ezkerrekoa izatea? Eta besteak beste Ludger Mees eta Jule Goikoetxea EHUko irakasleen iritziak jasoko ditugu. Gainera, Ximena eta Pauleren sagar tarta irabazlea ere ezagutuko dugu. Tolosa Goxoa azokan saritutako tarta egingo digute 'Faktoriara'ko.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.
oria'.