Itxi

Albisteak

Ostegunean

Feminismoa, klima aldaketa eta Gasteizko hozkailu solidarioa, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, Gaztelugatxen ezkontzak egiteko debekuaz galdetuko diegu inguru hartakoei, eta etorkinekin lan egiten duen Jatorkin elkartea ezagutuko dugu.

  • Emakumeen aldarrikapenak martxoaren 8an

    Argazkia: EFE

Askotariko gaiak landuko ditugu osteguneko 'Faktoria' saioan. Feminismoaren aldarrikapenak aztertuko ditugu, belaunaldiz belaunaldi, erreportaje batean. Gainera, Gasteizen jarri duten hozkailu solidarioa izango dugu hizpide, Gaztelugatxen ezkontzak debekatzea herritarrek nola hartu duten galdetuko dugu, eta etorkinekin lanean aritzen den Jatorkin elkartea ezagutuko dugu.

07:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Gaztelugatxeko ezkontzen debekuez egingo dugu galdera. Ordua amaitzeko, Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuencaren ekonomia azalpenak entzungo ditugu. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Maite Ubiria eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:20ean, Ibon Sarasolaren euskara gomendioak jasoko ditugu. 09:45ean, Klima Aldaketari Buruzko Goi-Bileratik sartuko zaigu Ibon Galarraga BC3ko ikertzailea.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Hasteko, gramatika erakargarri egingo digu Beatriz Fernandezek. Jarraian, Jatorkin elkartea ezagutuko dugu. Etorkinen seme alabei euskara hobetzen laguntzen die, eta bertan lan egiten du Leire Tolosak. 10:30ean, Filosofiaren Historia gaurkotua ekarriko digu Markos Zapiainek. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Jean Sibelius konposatzailearen biografia ekarriko digu Mikel Chamizok. 11:30ean, Gasteizen jarri duten hozkailu solidarioaren berri emango digu Mertxe Renobalesek.

12:00etan, Lizarran egingo duten Euskara Maratoiaren berri emango dugu, eta, ondoren, "Feminismoaren aldarrikapenak belaunaldiz belaunaldi" reportajea landu du Maitane Subijana lankideak. 12:30ean, Amancay Gaztañaga entzungo dugu musikaz eta bizitzaz hizketan.