Itxi

Albisteak

Asteazkenean

Bingen Zupiria, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Faktorian

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, janari txinatarra eta japoniarra bereziten ikasiko dugu, eta Kultura Bonuaz eta Movember mugimenduaz ariko gara.

  • Bingen Zupiria

    Bingen Zupiria. Argazkia: EiTB

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua izango da asteazken honetako gonbidatu nagusia 'Faktoria'n. 09:00etatik aurrera egingo dio elkarrizketa Maite Artolak. Aurrez, aktualitateari buruzko solasaldian batuko dira, Mikel Aramendi, Amaia Espinosa eta Iker Rioja. Ekonomiaren tartean, berriz, inflazioa eta soldaten arteko loturaz arituko dira Beatriz Plaza eta Helena Franco ekonomia irakasleak. Asteazkenero bezala, Koldo Almandozekin egingo dugu hamarrak arteko bidea.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu. Ondoren, janari txinatarra eta japoniarra bereizten ikasiko dugu, eta, 10:30ean, Errusiaz ariko zaigu berriz Juanjo Sanmiguel lankidea. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Joseba Kamiorekin Alaska ezagutuko dugu eta bereziki Alaskako Komunitate Indigenak. Integrazio arazo latzak dituzte. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioak entzungo ditugu, eta Kultura Bonuari buruzko xehetasunak emango ditugu. 

12:00etan, Movember mugimenduko Oñatiko adibidea jasoko dugu: Aratz Losada. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia