Itxi

Albisteak

Ostiralean

Emakumeen kontrako indarkeriaz, 'Faktoria'n

Senar ohiaren tratu txarrak salatu zituen emakume bizkaitar bat gonbidatu dugu gurera, eta gai horretan espezializatutuako abokatu batekin ere hitz egingo dugu.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna larunbaetan izango da, azaroaren 25ean. Bezperan, Ziortza Linares, senar ohiaren tratu txarrak salatu dituen emakume bizkaitarra eta Ana Mozos, Espainiar Estatuko abokatuen kolegiko kidea eta indarkeria mota honetan espezializatua izango ditugu 'Faktoria' albistegian, euren testigantzak azaltzeko, 09:30etik aurrera.

Aurrez, aktualitateak utziko dizkigun gai nagusiak landuko ditugu Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Maite Ubiria solaskideekin. Tartea egingo diogu Podemos-Ahal Dugu alderdian, idazkari nagusi berria aukeratzeko prozesuari. Bihar hasiko da barne-hauteskundeetarako kanpaina eta horren harira, hiru hautagai nagusien proiektuak jasoko ditugu.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak, eta Black Friday ekimenak denbora gutxian hartu duen indarraren arrazoiak argitzen saiatuko gara. 10:30 aldera, Dietista eta Nutrizionisten Nazioarteko Eguna izanik, Nerea Segura dietista etorriko zaigu galdera zehatzak erantzuteko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Emakumeen Kontrako Indarkeria salatzeko egunaren bezperan, Duintasuna elkartekoak gonbidatu ditugu. Elkarte honek aldarrikatzen du, emakumeen kontrako tratu txartzat hartu behar direla pentsio baxuak eta abandonoa edo arreta gabezia. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu, eta, horren ostean, Kopla Txapelketako asteko onena aukeratuko dugu.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Nagore Telleriak. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia