Albisteak
Asteartean
Gutako bakoitzak munduan uzten duen karbono aztarnaz,'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Aztarna zenbatekoa den jakiteko aplikazioa sortu nahi dute Donostiako Easo Politeknikoan. Gainera, L´oreal Unesco for Women in Science saria irabazi duen Maia Garcia-Vergniory ezagutuko dugu.
Gutako bakoitzak munduan uzten duen karbono aztarna zenbatekoa den jakiteko aplikazioa sortu nahi dute Donostian, Easo Politeknikoan. Horren berri emango digu astearteko 'Faktoria'n Kristina Glaria irakasleak.Gainera, L´oreal Unesco for Women in Science saria irabazi duen ikerlaria, Maia Garcia-Vergniory, eta bere ikerketa lana ezagutuko ditugu, eta Aitziber Garmendia aktorearen hozkailua arakatuko dugu.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuencaren ekonomia tartean, Bitcoinaz hitz egingo dugu, goia jo baitu. 08:30ean, aktualitateko gaiak jorratuko dituzte Iñaki Galdosek, Maite Ubiriak eta Iker Riojak, solasaldian. 09:30ean, Ana Mazos abokatuarekin hitz egingo dugu. Indarkeria matxistaren kontrako estatu itunean parte hartu du. 10:00etarako bidea Itxaso Mendiluze arte komisarioarekin egingo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, karbono arrastoaz ariko gara. Jarraian, Maysharen tartea entzungo dugu. 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Irulegiko gazteluan egin dituzten lan arkeologikoen aurkezpena egingo digu Aranzadiko Juantxo Agirrek. Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Ciden tartean Euskaraldiaz ariko gara.
12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, Aitziber Garmendia musikari eta abeslariaren hozkailua arakatuko dugu, eta han aurkitutakoarekin osatu beharko dute menua Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, bestalde, L´oreal Unesco for Women in Science saria irabazi duen Maia Garcia-Vergniory ezagutuko dugu.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.