Albisteak
Asteazkenean
Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkaria, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Bestalde, Soil Koncept, Irati eta Gorane Mendizabal ahizpa arkitektoen proiektu berria ezagutuko dugu. Bidaiatzeko mikrokarabana diseinatu dute.
Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako bizikidetza idazkaria elkarrizketatuko dugu, asteazkenean, 'Faktoria'n. Gainera, EAEko hiru Ogasunak iruzurraren kontra egiten ari diren lana munduko estatu gehiagotara zabaltzeaz hitz egingo dugu albistegian. Magazinean, bestalde, Soil Koncept proiektua ezagutuko dugu. Irati eta Gorane Mendizabal ahizpa arkitektoek bidaiatzeko mikrokarabana diseinatu dute.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:50ean, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldirako tartean, Mikel Aramendi, Javier Diaz Noci eta Amaia Espinosa arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:00 aldera egingo diogu elkarrizketa Jonan Fernandezi. Gainera, 09:30ean, EAEko Ogasunak iruzurraren aurka egiten ari diren lanaz ariko zaizkigu Joseba barandiarna ekonomialaria etaJokin Perona Gipuzkoa Ogasuneko zuzendaria. Ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu. Jarraian, Yoga eta Pilates diziplinak bereizten ikasiko dugu. 10:30ean, Juanjo Sanmiguel lankideak Sobietar Batasuna izango du hizpide. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Juan Inazio Iztuetaren jaiotzaren 250. urteurrena bete den eguna izanik, bere bizitza hobeto ezagutzeko, Tere Irastorza, Iztueta Elkarteko kidea, eta Gerardo Elortza historialaria gonbidatu ditugu. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.
12:00etan, Soil Koncept proiektua ezagutuko dugu, eta, azkenik, 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.