Albisteak
Astelehenean
Amets Arzallus bertsolaria, 'Faktoria' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, Laura Garrido ere elkarrizketatuko dugu albistegian. Magazinean, berriz, Morau eta Pauline eta Juliette izango ditugu.
-
Amets Arzallus
Abenduaren 17ko BECeko finalean zein beste 7 bertsolarik kantatuko duten erabakita geratu ondoren, astelehenean, Amets Arzallus txapeldunarekin hitz egingo dugu 'Faktoria' albistegian. Finalerako nola ari den prestatzen eta txapelketak orain arte emandakoaz galdetuko diogu. Gainera, aktualitateko solasaldian, Laura Garrido Partidu Popularreko legebiltzarkidea izango dugu gonbidatu. Magazina, berriz, musikaz blai izango gara Andoni Moraurekin, eta Pauline eta Juliette bikotearekin.
07:00etan hasiko da albistegia Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Laura Mintegi, Ramon Etxarreta eta Amaia Espinosa arituko dira aktualitateari buruzko analisian, Maite Artolak gidatuta. Tarte horretan sartuko zaigu Legebiltzarretik Laura Garrido. 09:30ean elkarrizketatuko dugu Amets Arzallus, eta astelehenero bezala, Bernardo Atxagaren bisita jasoko dugu hamarrak jo aurretik.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Andoni Tolosa Morau idazle eta musikariarekin hitz egingo dugu. Hitzaldi musikatua egingo du alzheimerrarri buruz, esperientzia pertsonalean oinarrituta. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, meditazioaz hitz egingo dugu David Alvearrekin. 11:30ean, Pauline eta Juliette bikoteak lehen diskoa erakutsiko digu: Hegaldaka. 12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, segidan, Xabier Sukiarekin Euskal herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaz ariko gara, bbaita Euskadi Irratiko Kopla Txapelketaz ere. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.