Albisteak
Asteartean
Maialen Lujanbio, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Euskal Herriko bertsolari txapeldun handia hartu aurretik, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin ere hitz egingo dugu.
09:00etan espero dugu Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertsolari txapeldun handia Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Buru ahaltsu horretan duenaz, egindako lanaz eta jasotako sariaz arituko da. Horren aurretik, 08:30ean, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea jarriko da mikrofono aurrean. Besteak beste, udal langileek biharko deitu duten grebaz eta aurrekontu proiektuaz eta hura adosteko dituen zailtasunez egingo dizkio galderak Maite Artolak.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaran ekonomia adituaren azalpenak entzungo ditugu. 08:30ean hasiko den solasaldian, Hedoi Etxarte, Laura Mintegi eta Iñaki Galdos ariko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren egingo diogu lekua Maialen Lujanbiori, eta 09:30ean, berriz, Gorka Urtaranekin hitz egingo dugu. Ordua amaitzeko, Itxaso Mendiluze arte aditua Gabonetarako arte opariez ariko zaigu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Titanic filma gogoratuko dugu, 20 urte bete dituelako. Jarraian, Maisharen tartea entzungo dugu. 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin, Degebesaz eta Energiaren Behatokiaz hitz egiteko.
11:00etako kirol errepasoaren ondoren, bizitzeko behar dugun gutxieneko espazioaz ariko gara Xabier Amuriza eta Karlos Cidekin.
12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema' izango dugu, eta Gabonetarako prestaketez hitz egingo dugu Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariekin. 12:30ean, berriz, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Agus Barandiaran.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.
oria'.