Albisteak
Ostiralean
'Faktoria' berezia, Kataluniatik emaitzak aztertzen
ERREDAKZIOA | O.V.
Kataluniako hauteskundeen emaitzak mahai gainean jarrita, saio berezia gidatuko du Maite Artolak Bartzelonatik. Euskal Herriko alderdi politikoen irakurketari ere egingo diogu tartea.
Ostiralean, hauteskundeen biharamunean, emaitzen irakurketa egingo du 'Faktoria'k Kataluniatik bertatik. Maite Artolak zuzendu eta aurkezten duen saioan, Martxelo Otamendi, Martin Aranburu, Joseba Arruti eta Nerea Azurmendi izango dituzte lagun, hauteskundeek utzitakoa aztertzeko.
07:00etan hasiko da saioa. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa Kataluniatik, eta Fabian Laespadaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Martxelo Otamendi, Martin Aranburu, Joseba Arruti eta Nerea Azurmendi lagun, hauteskundeek utzitakoa aztertuko dugu, eta Jokin Bildarratz eta Nagua Albaren irakurketei ere egingo diegu tartea.
09:00etan, Eneko Andueza, Laura Garrido eta Pello Urizar izango ditugu gurean.
10:00etan, magazina jarriko dugu martxan. Aitor Osunarekin egongo gara. Izan ere, baliteke horren kantuak Suitza ordezkatzea Eurovision txapelketan .
Aurrerago, Juanmi Arregi Jesuiten ordezkariaren hitz egingo dugu, Kuba eta AEBren arteko bitartekari lanetan baitabil.