Itxi

Albisteak

Asteartean

Joseba Asiron Iruñeko alkatea,'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Aurretik, aktualitateak dakartzan guztiak aztertuko ditugu eta, besteak beste, N-1 errepidetik bertatik kontatuko dute kamioientzako bidesaria nola sartu den indarrean.

  • Joseba Asiron. Argazkia: Euskadi Irratia

    Joseba Asiron. Argazkia: Euskadi Irratia

Asteartean, Joseba Asiron Iruñeko alkatea izango da 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:30ean erantzungo ditu Maite Artolak egindako galderak. Horren aurretik,  N-1 errepidetik bertatik kontatuko dute kamioientzako bidesaria nola sartu den indarrean. Gainera, musika entzuteko Spotify plataformaren eta musikari eta abeslarien arteko harremanaz galdera egingo dugu, eta Ylenia Baglietto aktorearen hozkailuan dagoenarekin prestatu beharko dituzte plater goxoak Igor Zalakainek eta Pili Manterolak.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Oihane Yustos lankidearekin bat egingo dugu, bidesariei buruzko N-1eko INFO puntutik. Ondoren, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. 09:20 aldera elkarizketatuko dugu Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Spotifyren eta musikarien arteko harremanaz ariko zaigu Berri Txarrak edo Gatibu taldeei zerbitzuak eskaintzen dizkien Panda Management enpresako kide den AZOrekin hitz egingo dugu. Maysharen tartea entzungo dugu gero, eta,, segidan, INTERVIU aldizkaria desagertuko dela jakin ondoren, aldizkaria izaten zuten ileapaindegietan galdetuko dugu. 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, zientzia dibulgazioaz hitz egiteko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, zoriontsu zerk egiten gaituen galdetuko dugu Nerea Ibartzabalen, Xabier Amurizaren eta Karlos Ciden tartean. Adibide gisa jarriko dugu, Marokora eskolako materiala eraman eta pozez zoratzen etorri direnen kasua. Egoitz Mujika da horietako bat.

12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, Ylenia Baglietto aktorearen hozkailuan topatuko dituzten osagaiekin proposatuko dituzte errezetak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, gainera, Baionan ostiralean izango den BECTSO saioari buruzko xehetasunak jakingo ditugu. Lartzabalgo Manex Erdozaintzi ikastolaren alde dirua biltzeko izango da jaialdia. BECeko finaleko zortzi bertsolariak ariko dira Baionako Antzokian.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.