Albisteak
Asteazkenean
Arantxa Tapia, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Ekonomiaren garapena eta azpiegituren sailburuak 09:15ean erantzungo die Iñigo Alustizaren galderei. Bestalde, haurrak eta Internet gaia landuko dugu Estefania Jimenez EHUko irakaslearekin.
-
Arantxa Tapia
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua izango da asteazken honetan 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:15etik aurrera erantzungo die Iñigo Alustizak egingo dizkion galderei. Bestalde, "haurrak eta Internet" gaia landuko dugu Estefania Jimenez EHUko irakaslearekin.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkorta gidari duela. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, Mikel Aramendi, Javier Diaz Noci eta Amaia Espinosa arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, Arantxa Tapiarekin hitz egingo dugu. 09:45ean, ekonomia tartea zabalduko dugu, Lander Beloki eta Adrian Zelaia adituekin, eta, ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregaraik sexualki zerk kitzikatzen gaituen aztertuko du. 10:30ean, Estefania Jimenezekin hitz egingo dugu haurrei eta Interneti buruz, eta, segidan, Juanjo San Miguel lankidearekin aztertuko dugu Vietnamgo gerraren trauma oraindik ez dutela gainditu estatubatuarrek.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, 'Artantxuriketa' ikuskizunaz hitz egingo digute Maider Ansak eta Ainhoa Ansak, eta 11:30 aldera, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.
12:00etan, bakalao musikaren ibilbidea ekarriko dugu gogora, Iker Rodriguezekin, road trip-a egin baitu bakalaoaren tenpluetan barrena. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.