Albisteak
Ostiralean
Jon Sarasua, elkarrizketa pertsonalean, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Bestalde, magazinean, dislexiaz ariko gara, Dislebi elakrteak Legebiltzarrean egin duen proposamenaren harira.
-
Jon Sarasua
Aktualitateari buruzko gogoetan aritu da Jon Sarasua orain gutxi arte 'Faktoria'n. Ostiral honetako saioan, ordea, bere alde pertsonalena erakutsiko digu Maite Artolak egindako galderei erantzunez. Besteak beste, bera eta bere familiako kide gehienak harrapatu dituen gaixotasunaz hitz egingo du, baita, bertso-plazak uztera eraman zuten erabakiaz edota Latinoamerikako komunitate indigenekin duen loturaz. 09:30etik aurrera izango da. Magazinean, bestalde, dislexiaz hitz egingo dugu. Dislebi elkarteak Eusko Legebiltzarrean eskatu du 4 urterekin neska-mutil guztiei frogak egin diezazkieten, dislexia duten ala ez garaiz jakiteko. Gainera, gure kolaboratzaile Eneko Axpe, 'Maysha', NASAn hasi da lanean. Astronauten osteoporosia kasuak ikertzen egiten hasi den lanaz ariko zaigu.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Garbiñe Ubedaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:30 aldera izango dugu Jon Sarasuaren elkarrizketa.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, dislexiaz ariko gara.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, AEBetara, Kaliforniara joko dugu,'Maysha'rekin hitz egiteko. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu, eta, segidan, Bilbon TAO langileen greba bukatuta, langileen ahotsa bilduko du Amaia Artetxe lankideak.
12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.