Itxi

Albisteak

Astelehenean

Pedro Azpiazu, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun sailburua 09:30ean izango dugu. Gainera, BCBLko teknikari Larraitz Lopezek esna dauden pazienteei burmuineko ebakuntzak nola egiten zaizkien kontatuko digu.

  • Pedro Azpiazu. Argazkia: EFE

    Pedro Azpiazu. Argazkia: EFE

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua izango dugu astelehenean 'Faktoria' saioan. 09:30etik aurrera erantzungo die Maite Artolaren galderei.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:30ean, Laura Mintegi, Ramon Etxezarreta eta Iñaki Galdos arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:30 aldera hitz egingo dugu Pedro Azpiazurekin, eta, albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Nahia Rojo Berdindu Eskolakeko kideak Berdindu Eskola zerbitzuaz hitz egingo digu, Eusko Jaurlaritzaren sexu eta genero aniztasunari buruko informazio eta arreta zerbitzuaz. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, BCBLko teknikari Larraitz Lopezek esna dauden pazienteei burmuineko ebakuntzak nola egiten zaizkien kontatuko digu. 11:30ean, berriz, birziklatzen ditugun hondakinak nora doazen irakasteko Tere Belokik egindako egin duen erreportaje sortaren lehen atala emango dugu: Edukiontzi berdea.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta pertsonen eta animalien arteko elkarbizitzaz hitz egingo digu. Jarraian, Xabier Euzkitzerekin hitz egingo dugu, Zarautzen Saharako haurrak hartzeko familiak behar dituztelako, eta, saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harrikadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia