Itxi

Albisteak

Asteazkenean

Arte enkanteak barrutik eta Kontakids metodologia, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, Volkswagen Beetle automobila egiteari utzi egingo diote eta guk Eneko Eguren Beetle baten jabearekin eta Iñigo Bilbao Mexikoko berriemailearekin hitz egingo dugu, albiste horren harira.

Arte enkante bat barrutik nola den kontatuko digu Amaia Artetxe lankideak asteazkenean 'Faktoria'n, Bilbon egingo den urteko lehen arte enkantea dela eta. Bestalde, Kontakids metodologia ezagutuko dugu: dantza inprobisazioa, haur eta gurasoen arteko komunikazioa hobetzeko. Zigor Lasagabaster irakasleak kontatuko digu zertan datzan. Gainera, Volkswagen Beetle automobila egiteari utzi egingo diote eta guk Eneko Eguren Beetle baten jabearekin eta Iñigo Bilbao Mexikoko berriemailearekin hitz egingo dugu, albiste horren harira.

07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkorta gidari duela. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, Mikel Aramendi, Javier Diaz Noci eta Amaia Espinosa arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, pentsiodunek hauteskundeei begira duten indarraz ariko gara Asier Etxenike Aztikerreko zuzendariarekin.

09:30ean,SPRIren laguntza programen aurkezpenaz eta muga zergez hitz egingo dugu SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriolarekin, eta, jarraian, Mari Jose Aranguren Orkestra Lehiakortasun Institutuko zuzendariarekin ariko gara. Ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore prntza entzungo dugu. 10:30ean, Volkswagen Beettle autora egiteari utziko diotela nabarmenduko dugu, horrelako auto baten jabearekin eta Mexikoko berriemaile Iñigo Bilbaorekin hitz eginez. Segidan, Juanjo San Miguel lankidearekin Txinaz ariko gara, Xi Jinping betiko Txinako presidente dela aipatzeko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, 'Birziklatzearen katebegiak' erreportaje sortako hirugarrena ekarriko digu Tere Beloki lankideak: papera eta kartoia. 11:30 aldera, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu, eta, segidan, Bilboko urteko lehen arte enkantean sartuko gara Amaia Artetxe lankidearekin.

12:00etan, Kontakids metodologia ezagutuko dugu, eta, 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia