Albisteak
Ostiralean
Isabel Urrutia musika konposatzaileari gertuko elkarrizketa, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
09:20 aldera erantzungo die Maite Artolaren galderei. Gainera, Loraldiaren Eskolari buruzko erreportajea eskainiko dugu magazinean.
Musikari eta konposatzailea da Isabel Urrutia getxoztarra. Musika garaikidea egiten du eta errekonozimendu handia du arlo horretan. Orkestra handiek interpretatu dituzte bere lanak, Euskadiko Orkestrak, RTVEko orkestrak edota Parisko orkestrak adibideetarako. Eta entzun dira bere konposizioak, Madrildeko Real-en, Weimarreko Franz List-en edota Buenos Airesko Colon antzokian, bakarren batzuk aipatzearren. Musika garaikideaz, orohar arteaz, eta gizarteak duen kultur jakintzaz hitz egitera etorriko da ostiraletan 'Faktoria'k egiten duen gertuko elkarrizketara.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Fabian Laespadaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta, Maite Ubiria eta Hedoi Etxarte izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:20 aldera izango dugu Isabel Urrutiaren elkarrizketa.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, Tolosako Cafe Frontoneko oroitzapenak ekarriko dizkigu Juantxo Izagirre enkargatu ohiak.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Loraldiaren Eskolari buruzko erreportajea emango dugu: Loraldia jaialdian, Gernikako San Fidel ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen Lore Jokoak. 11:30 aldera, Gurean dokumentalaz hitz egitera etorriko zaigu Askekintzako Maialen Sagues. Animaliak jaietan gizakion dibertimendurako erabiltzea salatzen dute.
12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.