Itxi

Albisteak

Astelehenean

Telmo Rodriguez upategian izango da 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Ardogintzako kalifikazio gorena lortu du Lantziegoko upategiak. Gainera, Aste Santua izango dugu hizpide; tartean, Reyes Prados kazetariak Sevillan Aste Santua nola bizi duen kontatuko digu.

Arabako Errioxara egingo du asteleheneko 'Faktoria'k, Lantziegora. Bertan ekoizten da “Las beatas” markako ardoa, Parker zerrendan 100 puntuko maila lortu berri duena. Compañía Telmo Rodriguez etxeak sortu du, eta udara inguruan hasiko dira saltzen. Ardogintzako kalifikazio goren hori lortu duen edari horrek zer nolako berezitasunak dituen kontatuko digute upategiko bi bazkide eta enologoek: Telmo Rodriguezek berak eta Pablo Eguzkizak. Gainera, Aste Santua izango dugu hizpide, hainbat erpinetatik. Tartean, Reyes Prados Sevillako kazetari ezagunarekin hitz egingo dugu, berak nola bizi duen konta diezagun.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:30ean, aktualitateari buruz arituko da Maite Artola, Laura Mintegi, Ramon Etxezarreta eta, astelehen honetan, propio solasaldirako etorritako Martin Aranburu, Artur Masen aholkulariarekin. 09:30 aldera joko dugu Lantziegoko Telmo Rodriguez upategira. Albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:45ean, Reyes Pradosekin hitz egingo dugu Aste Santuaz. 11:00etako albistegiaren ondoren, bezperan parkinsonaren alde egindako Bilboko Metroko Underrun lasterketan aritu zen Oscar Abad parkinsona duen korrikalariarekin hitz egingo dugu. Ondoren,  euskaldunok Aste Santuan bisitatzen ditugun leku ezagunetako txoko ezezagun eta interesgarriei buruz hitz egingo digute Maroko ondo ezagutzen duen Ibon Marcosekin, Kanaria Uharteetan bizi diren Maite Aranburu eta Virginia Lafraiarekin eta Eroski bidaiakeko Elena Blancorekin.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu eta Jon Ander Galarragak Euskal Herriko txoriei buruz hitz egingo digu. 12:15ean, Bermeoko prozesioa egiteko jende bila dabiltzala kontatuko digu Aintzane Mugikak eta Bilboko saeta euskalduna ezagutuko dugu. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia