Itxi

Albisteak

Astelehenean

Euskaraldiaz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea elkarrizketatuko dugu 09:30ean. Mundubat elkarteko Eneko Gerrikabeitiak Errenta Aitorpenean gastu militarrei objekzio fiskala nola egin ere azalduko digu.

Apirilarekin batera amaituko da udalerriek Euskaraldian izena emateko duten epea. Astelehen honetan jakingo dugu, beraz, euskararen erabilera sustatzeko udazkenean egingo den ekitaldi handian zenbat herrietako erakunde eta taldek hartuko duten parte. Prestaketa prozesuko lehen epe honetaz galdetuko diogu Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileari astelehen honetako 'Faktoria'n, eta aurreratuko ditu, baita ere, udazkenera bitartean, nola mobilizatuko dituzten elkarteak eta herritarrak.  09:30etik aurrera izango da hori. Bestalde,  Mundubat elkarteko Eneko Gerrikabeitiak Errenta Aitorpenean gastu militarrei objekzio fiskala nola egin daitekeen azalduko du.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Mundubat elkarteko Eneko Gerrikabeitiak Errenta Aitorpenean gastu militarrei objekzio fiskala nola egin daitekeen azalduko digu.

11:00etako albistegiaren ondoren, itsasoaz eta itsasgizonez ariko zaigu Xabier Alberdi gure aditua, eta, segidan, kirol joera berriak aurkeztuko dizkigu Olaia Urtiaga lankideak.

12:00ak aldera, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta Maitane Alvarezek eguzkitarako kremak izango ditu hizpide. Jarraian, Bergarako Kafe Konpon ezgautuko dugu, eta, saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.