Albisteak
Asteazkenean
Oinarrizko errenta, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Tere Beloki lankideak oinarrizko errentaren bideragarritasuna aztertuko du erreportaje batean.
Oinarrizko errenta ezartzea bideragarria al da? Gaur egungo gizartea, herritar guztiek soldata bat jasotzea bermatuko lukeen eredu bati aurre egiteko moduan al dago? Finlandian pausoa eman zuten 2017ko urtarrilan froga moduan baina, erabakia hartu berri dute: ez dute jarraituko, aurrekaria ezarri zezakeen proiektuarekin. 09:30etik aurrera, gauzak zertan diren jakingo dugu. Mikel Rotaetxek, Bruselan den Euskadi Irratiko berriemaileak, Europan oinarrizko errentaren inguruan dauden jarrerak azalduko dizkigu eta Tere Beloki lankideak, adituekin osatu duen erreportajea eskainiko digu. Helena Franco eta Beatriz Plaza ekonomilariek ere gaiari buruz duten iritzia emango digute. 09:25 aldera izango dugu tartea.
Aurretik, ordea, Rosa M. Martín-Sabarísen zutabea izango dugu 08:00ak aurretik, eta, ondoren, Joseba Barandiaran adituaren ekonomia azalpenak entzungo ditugu. Solasaldian, 08:30ean, Mikel Aramendi, Gorka Maneiro eta Amaia Espinosa ariko dira aktulitatearen errepaso egiten eta, ordua, amaitzeko, Koldo Almandozen zinema-zuzendariaren gomendioa entzungo dugu.