Albisteak
Asteartean
Ibilgailuen azterketa tekniko berriaz, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Aitor Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendariak emango dizkigu, besteak beste, azalpenak. Gainera, bularreko minbizi metastasikoa duten pertsonen aldarriaren berri emango digu.
Azken hogei urteotan Ibilgailuen Azterketa Teknikoan izan diren aldaketa handienak espero dira laburrean. Igande honetan sartuko da indarrean Europatik datorren zuzentarau berria eta ITV azterketa egiten duten enpresek urtebeteko tartea izango dute moldaketak egin eta neurri berri horiek martxan jartzeko. Zein aldaketa izango diren, zein neurri zorroztuko diren eta horrek denbora areagotu eta prezioak garestitu egingo ote dituen galdetuko dugu astearte honetako 'Faktoria'n. Aitor Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendaria izango dugu gonbidatu estudiotan eta hitz egingo dute, baita ere, azterketa teknikoa egiten duten guneetako arduradun eta erabiltzaileekin ere. Gainera, Agurtzane Agirre elkarrizketatuko dugu: bularreko minbizi metastasikoa du eta bularreko minbizi metastasikoa duten pertsonen aldarriaren berri emango digu. Minbiziaren ikerketan, minbizi metastasikoa ikertzeko egun egiten den ahalegin handiagoa eta baliabide gehiago erabil daitezen eskatzen dute.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustiza gidariaren eskutik. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Xabier Riezu eta Iker Rioja. 09:00etako albisteen errpasoaren ondoren, San Isidro egunari begiratuko diogu Igeldoko Ondazarte baserriko Eneko Dorronsororekin, eta, segidan, Mari Jose Lasarekin hitz egingo dugu, ekialde hurbilari buruz duen ezagutza kontutan hartuta, Israel eta Palestinaren arteko harremanek bizi duten egoera larriaz gogoeta egin diezagun. 09:30ean hlduko diogu IATren gaiari. Ordua Itxaso Mendiluzeren arte gomendioarekin itxiko dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Agurtzane Agirrerekin hitz egingo dugu bularreko minbizi metastasikoaz. Ondoren, Maysharen 'Arts&Science' tartea entzungo dugu, eta, 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu, Jokin Aldazabal lankidearekin, Argituri buruz hitz egiteko.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Karlos Cid, Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabalekin bizikletaz ibiltzen nork erakutsi zigun oroituko dugu eta egun helduentzako antolatzen diren bizikleta ikastaroak ere izango ditugu hizpide, Gurpil Artea elkarteko Oihan Lopez bizikleta monitorearekin.
12:00etan, 'Sukaldari Dema': Pili Manterolak eta Igor Zalakainek Iban Gartzia youtuber ezagunaren hozkailuan aurkitutakoarekin prestatu beharko dute plater bana. 12:30ean, gainera, Jaime Otamendi Donostiako Kultur zuzendariarekin hitz egingo dugu, San Telmo Museoak Serten bozetoa erosi duelako enkantean.
7:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.