Albisteak
Asteazkenean
Etxerateko Urtzi Errazkin, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
ETAk desegitea erabaki ondoren, presoen auzian zabaldutako epealdi berriaz, espetxe politikaz eta berau aldatzeko ekimenez arko gara harekin. Bestalde, ramadanaz ere ariko gara magazinean.
Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailea izango da 'Faktoria'ko asteazken honetako gonbidatu nagusia. ETAk desegitea erabaki ondoren, presoen auzian zabaldutako epealdi berriaz, espetxe politikaz eta berau aldatzeko ekimenez egingo dizkio galderak Maite Artolak 09:30etik aurrera. Aurrez, solasaldian, besteak beste, hiritar segurtasunerako edo ‘mozal’ legearen baitan azken asteotan zabaldu diren zigor-espedienteei buruz arituko gara solasaldian, Amaia Espinosa, Maite Ubiria eta Gorka Maneirorekin batera. Bestalde, ramadana hasi dela eta, bi lagun musulmanek urteko garai hau nola bizi duten kontatuko digute: Ismael Samadi eibartar gazteak, batetik, eta Rosana Bermejo bilbotarrak, bestetik.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortak gidatuta. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Rosa M. Martín-Sabarísen iritzi-tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Amaia Espinosa, Maite Ubiria eta Gorka Maneiro. 09:30 aldera hitz egingo dugu Urtzi Errazkinekin, eta Koldo Almandoz zuzendariaren aktualitatearen irakurketa zinematografikoak itxiko du saioa.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu, mendi tontorrean jaten dugunaz hitz egiteko. 10:30ean, azken ehun urteetako Getariako itsasontzien hondoraketei buruz egin duten ikerketa azalduko digute Ana Maria Benitok, Loren Iribarek eta Nikanor Lertxundik.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, ramadanaz ariko zaizkigu Ismael Samadi eta Rosana Bermejo. 11:30ean, berriz, gero eta gehiago zabaltzen ari den erditu ondorengo alta goiztiarrari buruz jardungo dugu Delia Lopezekin. Delia bi haurren ama da eta alta boluntarioa eskatu zuen, erditu ostean etxera lehenbailehen itzultzea onena delakoan baita. 11:30ean, berriz, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.
12:00etan, Donostiako surf klusterraz ariko gara Free surf eskolako Julen Larrañagarekin, Aia pentsioko Idoia Zabalarekin eta Donostiako udaleko Sustapeneko eta Surf klusterreko kide Ana Aizpururekin. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia tartea entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.