Albisteak
RAMADANA
'Gogorra da ramadana baina gustura egiten dugu'
Bihar, egunsentiarekin batera, hasiko da gure artean bizi diren musulmanentzat urteko hilbeterik esangurutsuena.
-
12:48 min
Ismael Samadi, 27 urteko gazte eibartarrak 14 urterekin egin zuen bere lehen ramadana. Rosana Bermejok, aldiz, duela sei urte bere senar marokoarraren ohiturak eta erlijioa ezagutzeko grina piztu zitzaionean. Aurten, ordea salbuetsita dago ramadanetik zortzi hilabeteko haurdunaldia duelako. Ismaelen etxean eta bereziki bere buruan, psikologikoki eskatzen baitu ahalegin handiena ramadanak berak azaldu digunez, dena prest dago: bihar goizaldeko hiru eta erdietan esnatuko da eguna egin aurretik zerbait gosaldu ahal izateko.
Ramadana zer den, noiz izango den nola kalkulatzen den eta erlijio islamiarreko ohitura honen beste zenbait bitxikeria kontatu dizkigute gaur, 'Faktoria'n, Ismaelek eta Rosanak.