Itxi

Albisteak

Asteazkenean

'10 egun pantailarik gabe' ekimena ezagutuko dugu, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Urruñako San Frantzisko Xabier ikastolako irakasle Eneko Jorajuriak azalduko digu zertan datzan. Gainera, Maider Ibarguren rakugolaria ezagutuko dugu.

Bizi al gaitezke pantailarik gabe? Saiakera bat egingo dute Ipar Euskal Herrian, eta Urruñako San Frantzisko Xabier ikastolako irakasle Eneko Jorajuriak azalduko digu asteazkeneko 'Faktoria'n zertan datzan '10 egun pantailarik gabe' egitasmoa. Bestalde, Maider Ibarguren rakugolaria ezagutuko dugu: rakugo delakoa Japongo kontakizun komiko mota bat da. Ibargurenek euskarara ekarri du rakugoa eta joaten den leku guztietan publikoak algaraz hartzen du. Guri ere kontatuko digu rakugo bat… edo bi.

07:00etan hasiko da albistegia, Amaia Portugalek gidatuta. 07:50 aldera, Igotz Alkortak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi-tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Martxelo Otamendi, Javier Díaz Noci eta Amaia Espinosa. 09:10ean, Egiako kirol kantxak ez kentzeko eskatu dute bizilagunek, haurrek jolaserako lekua behar dutela-eta. Mikel Peluaga bizilagunen batzordekoarekin hitz egingo dugu.  09:30 aldera, berriz, ekonomia-tartea zabalduko dugu. Hego Euskal Herriko enpresen egoera finantziarioari buruzko txostenaz ariko zaigu Mari Jose Aranguren, Deustuko Unibertsitateko Orkestra Institutuko zuzendaria. Koldo Almandoz zuzendariaren aktualitatearen irakurketa zinematografikoak itxiko du saioa.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu, barruko arropez aritzeko. 10:30ean hitz egingo dugu '10 egun pantailarik gabe' ekimeaz, eta, segidan, Juango Sanmiguel lankidearekin Argentinaz ariko gara.

11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Pasaiara joko dugu L'Hermione ontzia azkenean iritsi delako bertara, eta, jarraian,  Joseba Kamio publizistak azalduko digu nolakoak diren Donald Trumpen zaleak. 11:30ean, berriz, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.

12:00etan, Maider Ibarguren rakugolaria ezagutuko dugu, eta rakuoak zer diren azalduko digu. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia tartea entzungo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia