Albisteak
Asteazkenean
Edurne Pasaban, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Bestalde, hezkuntza eredu alternatiboei buruz hitz egingo dugu.
-
Edurne Pasaban
Edurne Pasaban elkarrizketatuko dugu asteazken honetako 'Faktoria' saioan. Nepalen ospitale bat eraikitzeko, SOS Himalaya GKEarekin kaleratutako kontakizun liburua izango dugu hizpide harekin, 11:15ean, Bestalde, 12:00etan, hezkuntza eredu alternatiboei buruz hitz egingo dugu Haziz Hazi elkarteko eta hezkuntza librean aditu den Madalen Goriarekin, Tximeleta Eskolako lehendakari Pablo Lasarekin eta Malen Olalde Gasteizko Aiurri Montessori eskolako ordezkariarekin.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortak gidatuta. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Rosa M. Martín-Sabarísen iritzi-tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Mikel Aramendi, Gorka Maneiro eta Joxe Ramon Beloki. 09:30 aldera, berriz, ekonomia-tartea zabalduko dugu, Helena Francorekin eta Beatriz Plazarekin. Koldo Almandoz zuzendariaren aktualitatearen irakurketa zinematografikoak itxiko du saioa.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregaraik umore printza ekarriko digu. galdera hauxe egingo digu: zein da utzi ezin duzun ohitura txar hori? 10:30ean, Donostiako La Perla noiz irekiko duten azalduko digu Belinda Zafra harreraguneko arduradunak, eta, jarraian, Italiako gobernu krisiaz ariko zaigu Juanjo Sanmiguel lankidea.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Edurne Pasaban mendizalea elkarrizketatuko dugu, eta, 11:30ean, berriz, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.
12:00etan, hezkuntza eredu alternatiboak izango ditugu hizpide, eta, 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia tartea entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.