Albisteak
Asteartean
Iruñean zezenketei buruzko eztabaida hasteko garaia ote den aztergai, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Libera Abere eta Iruña Antitaurinoa taldeetako kideekin hitz egingo dugu. Bestalde, haurrak injekzio bat hartzerakoan edo odola ateratzerakoan lasaiago egoteko metodoa ezgautuko dugu.
Saferminetarako hilabete baino gutxiago falta den honetan, Iruñean zezenketei buruzko eztabaida martxan jartzeko garaia ote den aztertuko dugu astearteko 'Faktoria'n, bi talde animalistetako kideekin:Aitziber Eugi (Libera Abere) eta Iban Agerri (Iruña antitaurinoa). Bestalde, Mikel Moreno Irurtzungo Osasun Zentroko Medikuak kontatuko digu nola asmatu duten metodo bat haurrak lasaiago egon daitezen, injekzio bat hartzerakoan edo odola ateratzerakoan.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustiza gidariaren eskutik. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Ipar Korearen eta AEBen arteko bilkuraz ariko zaizkigu Olatz Urkia berriemailea eta Jesus Torquemada nazioartean aditua. Jarraian, Joseba Barandiaranen ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Xabier Riezu eta Iker Rioja. 09:30ean, berriz, Iruñeko zezenketen eztabaidari helduko diogu eta, ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren gogoeta entzugo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Maysharen 'Arts&Science' tartea entzungo dugu, eta, 10:30ean, Mikel moreno Irurtzungo medikuarekin hitz egingo dugu ahurrak injekzioen aurrean lasaiago sentitzeko asmatu duten metodoaz. Jarraian, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu, Jokin Aldazabal lankidearekin.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, bizitzako erabaki txikiez eta handiez galdetuko diegu Direnak eta ez direnak tartearen baitan, Karlos Cid, Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabali.
12:00etan, 'Sukaldari Dema': Pili Manterolak eta Igor Zalakainek gereziak osagai nagusi hartuta prestatu beharko dute plater bana. 12:30ean, gainera, Heinekenek sagardoa botilan merkaturatu duela eta, Unai Agirre Euskal sagardoa jatorri izenaren koordinatzaileari eskatuko diogu iritzia.
7:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.