Albisteak
Astelehenean
Munduko 50 jatetxe onenez, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Nazioarteko 50 jatetxe onenen zerrenda osatzeko ekitaldiaz ariko gara BCCko zuzendari Joxemari Aizegarekin.
-
Etxebarri jatetxea
Datorren astean Bilboko Euskaldunan egingo den ekitaldian jakinaraziko du nazioarteko aditu talde batek, zeintzuk osatzen duten nazioarteko 50 jatetxe onenen zerrenda eta, bide batez, Euskal Herriko jatetxeek gastronomiaren top zerrendan gaur egun dituzten postuei eutsiko ote dieten: Axpen dagoen Etxebarrik munduko seigarrenari eusten dion, Errenteriako Mugaritzek bederatzigarrenari eta Arzakek 30enari. Ekitaldi horretara nazioartetik etorriko 1.000 bisitari batuko dira. Asteburu osoan, ekitaldiz betetako agenda izan dute eta azken orduak Donostian, Basque Culinary Centerren, goi mailako sukaldaritza ikasketak eskaintzen dituen unibertsitatean, emango dituzte. Bertan anfitrioi lanak egingo dituenarekin, BCCko zuzendari Joxemari Aizegarekin hitz egingo dute astelehean 'Faktoria'n mundu mailako ekitaldi horri buruz hitz egiteko.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia azalpnak entzungo ditugu, eta 08:30ean, Maite Ubiria, Ramon Etxezarreta eta Jose Ramon Beloki arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:30 aldera, 'The beste 50 restaurant' ekitaldiaren bezperan, Joxe Mari Aizeaga Basque Cullinary Centerreko zuzendariarekin hitz egingo dugu, eta, albistegia amaitzeko, Bernardo Atxagaren zeruko kronika izango dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Iruñeko Udalean komunikabideentzat indarkeria sexistaren tratamendurako osatu duten dekalogoaz hitz egingo digu Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko berdintasun teknikariak.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, zumaiarren ADNa eta Gerra Zibilaz ariko gara Joseba Esnal memoria historikoan adituarekin eta Dolores Ibarra proba egin duen zumaiarrarekin. 11:30ean, Maite Arrese yoga irakasle eta ipuin kontalariak umeentzako yogaz jardungo du.
12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, segidan, Eider Aierdi Sare Lesbianistako kideak Puro Bollo arte eszeniko jaialdia aurkeztuko digu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.