Itxi

Albisteak

Astelehenean

Tourraren euskal etapako prestakizunak, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Senperen eta Ezpeletan izango gara. Bestalde, Iraia Oiartzabal diseinatzailea etorriko da Arraun Lagunakeko neskentzat diseinatu duen maillotari buruz hitz egitera.

Hilabete besterik ez da geratzen Frantziako Tourra Euskal Herrira iristeko. Uztailaren 28an jokatuko da Senpere eta Ezpeleta arteko erlojuaren kontrakoa. Ekitaldi horren atarikoak kasik prest dituzte Lapurdiko bi herrietan. Bertan izan da Oihane Yustos, eta antolatzaileekin, biztanleekin eta merkatariekin elkartu da. Haiekin osatutako erreportajea eskainiko du astelehen honetan 'Faktoria'k, 09:30etik aurrera. Bestalde, Iraia Oiartzabal diseinatzailea etorriko da Arraun Lagunakeko neskentzat diseinatu duen maillotari buruz hitz egitera.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango dugu. 08:30ean, Laura Mintegi, Ramon Etxezarreta eta Jose Ramon Beloki arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:30 aldera, emango duu Senperen eta Ezpeletan grabatutako erreportajea, eta Bernardo Atxagaren zeruko kronika izango dugu, albistegia amaitzeko.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, 'Global Training' bekak izango ditugu hizpide.

11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, itsasoaz ariko zaigu Xabier Aierdi aditua, eta, 11:30ean, Iraia Oiartzabal moda diseinatzailearekin hitz egingo dugu Arraun Lagunak taldeko neskentzat diseinatu duen millotaz.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu eta, segidan, Ane eta Peio filmaren kastinaz ariko gara. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia