Itxi

Albisteak

Ostiralean

Nekane San Miguel magistratua, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Genero ikuspegia Justizian txertatzeko beharraz hitz egingo dugu Bizkaiko Lurralde auzitegiko magistratuarekin.

  • Nekane San Miguel

    Nekane San Miguel

'Manada' izenarekin ezagun egin den auziaren epaiak ekarri zuen eztabaida publikoak are eta indar handiagoa hartu du azken astean, zigortutako bost gizonezkoak behin-behinean aske geratu eta gero. Eta geroz eta sarriago entzuten den gogoeta: genero uspegia zuzenbidean txertatzeko beharra. Horri buruz hitz egiteko gonbidatu dugu ostiral honetako 'Faktoria'ra Nekane San Miguel Bizkaiko Lurralde auzitegiko magistratua.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Garbiñe Ubedaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta eta Hedoi Etxarte izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren hitz egingo dugu Nekane San Miguel magistratuarekin. Saioa amaitzeko, astearen errepaso musikatua egingo digu Iban Zalduak.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, Asus Barandiaran ariko zaigu musikaz eta biziztaz. Donostiako Uliako Ur biltegira bisitan joango gara, Antton Larretxau Uliako parkeko zaindari eta Donostiako ur zerbitzuko langile ohiarekin batera.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Martin Olazar EHUko Ingeniaritza Kimikoko irakasleak zitriko hondakinekin egindako bio-olioaz hitz egingo digu. Bera buru duen CPWV ikerketa-taldeak patente bat lortu du hondakin hauen tratamenduan asmatutako berrikuntzei esker. 11:45ean, berriz, EHZ jaialdiaz hitz egingo dugu Jon Irazabalekin.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Unai Urreagak, eta, ondoren, Iñigo Martinek Tolosa&Blues jaialdiaren berri emango digu. Jarraian, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia