Itxi

Albisteak

ASTEAZKENEAN

Izaskun Bilbao, Maite Pagazaurtungua eta Josu Juaristi, 'Faktoria'n

I.A. | EITB.EUS

Sanferminak, melanoma, apustu historikoak eta gizarte idealaz arituko diren gonbidatuak ere egongo dira asteazkeneko saioan.

  • Izaskun Bilbao

    Izaskun Bilbao

07:00etan hasiko da, ohi bezala, asteazkeneko 'Faktoria'. 08:30ean, Europar Batasunak migrazio krisiari erantzuteko hartutako neurriak aztertuko dituzte Izaskun Bilbao (EAJ) eta Maite Pagazaurtundua (UPyD) europarlamentariek eta Josu Juaristi (EH Bildu) europarlamentari ohiak. Hori guztia Oihane Yustosen gidaritzapean egingo dute.

09:00etan, Gorka Otaegi jarriko da mikrofonoen aurrean 'Faktoria Magazine' saioa hasteko. Xenki Berho eta Jon Cadierno gizarte idealaz arituko dira hizketan. 09:30 aldera, New Yorken EiTBren berriemailea den Amaia Uribek Alejandra Ocasmoz hitz egingo du, Alderdi Demokratako aurpegi berriaz.

Egunero bezala, Maddi Castro kolaboratzaileak 'Blai' saioaren aurrerapena egingo du. Sanferminetarako prestatzen joango gara, eta, horregatik, oraingoz imajina ezin daitekeen galdera bat plazaratuko dugu: ikusiko dugu entzierrorik gabeko sanferminik? Samuel Genero, espezista, eta Mikel Armendariz, entzierro lasterkaria, gonbidatu ditugu gurera horretaz mintzatzeko.

Euskal Herriko hondatzetan surflari pila bat ikus daitezke udan, baina gaur egun Afrikan surf egiteko bidaiak ere antolatzen dira. Informazio gehiago emango digute Iñigo Gaitonek eta Sonia Zianik, 10:15 aldera.

Apustu historikoek ere izango dute tartea, eta horregatik, Jose Antonio Azpiazu izango da hurrengo gonbidatua.

Magazinaren azken ordubetean, musika, melanoma eta mikroipuinen inguruko informazioa entzuteko abagunea egongo da. Arkaitz Serrano modelo gazteak, berriz, modaren inguruan hitz egingo du.

Beti bezala, 11:30etik 12:00ak arte lehiaketan parte-hartzeko aukera egongo da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia