Albisteak
Koldo Martinez
'Laukoak gauzak ilunago ditu orain'
NaBaiko eledunak dio Podemoseko indarrek konponbide batera heldu behar dutela 'Nafarroarekiko duten arduragatik'. Hauteskundeetara begira, berriz, PSNri ohartarazi dio ez duela 'betorik onartuko'
-
22:06 min
Koldo martinez, Geroa Bai-ko bozeramaleak Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez kanporatzeko erabakian atzera egiteko eskatu dio Orain Bai talde parlamentarioari. Kanporaketa gauzatuko balitz, Aznarez-ek parlamentuko presidente kargua galduko lukeelako eta, behin-behinekoz bada ere, gehiengoa oposizioko indarrek hartuko luketelako modu horretan: "Laukoarentzat gauzak ilunago daude orain", onartu du. Azken egun hauetan izan dituzten hizketaldien berri eman du eta azken unean atzera egiteko aukera gauzatzea nahiko lukeela azpimarratu: "Nik uste dut nolabaiteko konponbidera iritsi behar dutela, erantzunkizun hori dutelako Nafarroaren aurrean", iritzi dio.
Datorren urtarrilaren 8an bilduko da berriz ere Nafarroako Mahaiaren eta eledunen batzarra. Ainhoa Aznarez Podemoseko parlamentaria eta Parlamentuko presidentearen kaleratzeak ordea, laukoaren gehiengoa galtzea suposatuko luke batzar horretan. Arriskuan leudeke, horrenbestez, Parlamentuak onartzeke dauzkan zazpi legeak. Horietatik, Foru Berriari eta Tokiko Administrazioari dagozkion lege berriak ikusten ditu bereziki arriskuan Martinezek.
Nafarroan, aldaketak, gutxienez beste lau urte behar dituela azaldu du Nafarroa Bai-ko parlamentariak eta gehiengo hori errepikatzea dutela helburua. Aldaketara PSN gehitzeko aukeraz adierazi du nahiko luketala sozialistak gehiengo horretara batzea, baina ez dutela "inork inor zokoratzearen kontura" egin dezaten onartuko. "Beti esan izan dugu hobe litatzekeeta 26 eserleku baino 33 izatea, baina ez dugu inorengandik betorik onartuko", amaitu du.