Itxi

Film gomendioak

Koldo Almandoz

'Outland' eta 'El Gran Zambini'

Mike Hughes Lurra laua dela erakutsi nahi zuen gizonaren heriotzaren ondotik, zientzia fikzioko 'Outland' film luzea eta Igor Legarreta eta Emilio Perezen laburra gomendatu ditu zine zuzendariak.

  • Koldo Almandoz

    Koldo Almandoz

    4:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lurra laua dela erakutsi nahi zuen gizona, Mike Hughe, hil da asteburuan,  berak egindako kohete batekin istripua izanda. Discovery taldearen Science channel katearentzat, “Homemade astronauts” saioak grabatu egin zuen Hughesen azken hegaldia. Bideoan ikusten da kohetea aireratu eta gutxira nola jotzen duen lurra paraxut batek eta segundu gutxira kohetea bera nola erortzen den lurrera. Irudi ikusgarri horietatik abiatu da gaur Koldo Almandoz asteroko bere gomendioa egiteko. Aste honetan, zientzia-fikzioko bi film ekarri ditu: euskalduna bat, Igor Legarretaren eta Emilio Perezen El gran Zambini, eta Peter Hyams estatubatuarraren Outland bestea.