Itxi

Faktoria

Euskadi Irratia

Jesus Egiguren: 'Alderdi sozialistak iparra galduta dauka'

eitb.com | Euskadi Irratia

Penatuta eta galduta dagoela aitortu du Euskadi Irratian Jesus Egigurenek. Herritarrei zer eskaini da, bere iritziz, garrantzitsua, ez idazkari nagusia nola hautatu eta nor izango den.

Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen ustez, PSOEk ez du ezer desberdinik eskaintzen PPrekin alderatuz eta hor dago akats nagusia. Penatuta eta galduta dagoela aitortu du Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Herritarrei zer eskaini da, Egigurenen iritziz, garrantzitsua, ez idazkari nagusia nola hautatu eta nor izango den. Hori dela eta, iparra galduta ikusten du bere alderdia Egigurenek, Estatuan eta Euskal Herrian.

Baina bera Gipuzkoako presidente zen garaian ere alkate bakarra eta oraingo boto kopuru bertsua zutela gogora ekarrita, oraingo honetan ere aurrera egitea espero duela esan du Egigurenek

Bestalde, Patxi Lopezek PSE-EEren idazkaritza nagusia Madrilera begira utzi duen galdetuta, Egigurenek esan du ez duela uste idazkari nagusirako hautagai izateko asmoa duenik. Eta izen dantza horretan, Idoia Mendia egoki ikusten du edozein kargurako, baina aurpegi berriagoen artean, Jose Antonio Santano aipatu, eta lehen mailako politikaria dela esan du.

Halaber, alderdi barruan berriak azaldu izan direnean, aparatuak baztertzea ohikoa izan dela aitortu du Euskadiko sozialisten presidenteak. Galduta dagoela ere bai, aukeratzeko sistema tradizionalak alderdiari ondo funtzionatu diola uste baitu. Primarioak egin ala ez, eguneroko martxan ezer gutxi aldatzen dela uste du Jesus Egigurenek.