Itxi

Faktoria

Faktoria

Paella valentziarra egiteko errezeta eman digute 'Faktoria' saioan

Ane Otegi sukaldariarekin eta Garbiñe Etxaniz makrobiotikan adituarekin paella valentziarra egiten ikasi dugu. Hemen duzue eman diguten errezeta.

Ane Otegi sukaldariak eta Garbiñe Etxaniz makrobiotikan adituak emandako errezeta:

Paella valentziarra:

Osagaiak

Oilaskoa zatikatuta
Untxia zatikatuta
Olioa
Gatza
Lekak
Orburuak
Tomate gorri-gorriak
Carmencita maneatzailea
Arroza (bonba motakoa)
Ura
Limoi puskak

Prestaketa

Paella-ontzia eduki ezean, jarri ahalik eta eltze planoena sutan.
Bota olio eta gatz dexente. Erregosi su bizitan, haragiak kolorea hartu arte.
Ondoren, bota lekak zatituta eta orburuak, baldin badauzkagu. Erregosi.
Tomatea birrindu eta bota eltzera, nahastu ondo.
Bota Carmencita ipintzen duen moduan.
Estali eltzea urez eta utzi egosten 30 minutuz.
Itzali.
Bazkaltzera esertzerakoan, piztu eltzea eta, ura irakiten dagoenean, bota arroza, 100 gramo pertsonako. Egosi su bizitan, 5 minutuz, eta su motelean, 15 minutuz. Itzali.
Utzi bere hortan 5 minutuz, eta zerbitzatu limoi puskekin.