Itxi

Faktoria

Elkartasuna

'Bihotzeko 3 ebakuntza egin dizkiote eta aurrera egin du'

Mohamed Yahya 6 urteko ume sahararra Rio de Oro elkartearen laguntzaz ailegatu zen Euskal Herrira. Down sindromea du eta bihotzeko arazoak; heriotza kukuka izan du bere bizitza osoan.

Rio de Oro Durangoko elkarteak Gabonetan Aljeriako kanpamenduetara egindako bidaia ezagutu zuen Mohamed Yahya 6 urteko ume sahararra. Euskal elkartea urritasuna duten ume sahararrez arduratzen den elkarte bakarra da Espainiako Estatuan. Umeek udako bi hilabeteak Izurtzan pasatzen dituzte.

Rio de Oro elkarteko koordinatzaileak (Aitor Lejarazu) adierazi duenez, Mohamedi bihotzeko hiru ebakuntza egin dizkiote abuztuan Gurutzetako ospitalean, orain egun gutxi azkena.

"Medikuek umearen bihotza ordu gutxi iraungo zituela pentsatu zuten azken ebakuntzaren ostean, baina umeak aurrera egin du. Medikuek esan digutenez, horrelako gauzak pelikuletan bakarrik ikusi dituzte", gaineratu du.