Itxi

Faktoria

Faktoria

Soinua erabiliz orekarako bidea bilatzen laguntzen duen terapeuta

Julen Apezetxea terapeutak soinua erabiltzen du bere kontsultara joaten direnei laguntzeko. Kuartzoko 2 kaiku eta danborra eskuan hartuta, zuzeneko erakustaldia eskaini du 'Faktoria' saioan.

Julen Apezetxeak munduan izen handia duten zientzialari, terapeuta, xaman, maisu espiritual eta artistekin ikasi du, eta beraiekin elkarlanean aritzen da. Bere kontsultara joaten direnak sendatzeko gaitasuna duen galdetuta, bere erantzuna argia da: "Nik ez dut sendatzen, ni laguntzaile bat naiz. Bakoitzak bere barruan begiratu eta aurkitu behar du oreka, eta modu horretan lortuko du sendatzea".

Kuartzozko 2 kaiku eta danbor bat eskuan hartuta, zuzeneko erakustaldia egin du "Faktoria" saioan, baina bere kontsultan meditazio klaseak ematen dituela argitu du. "Espiritualitatean sinisten dutenak, musikariak, terapeutak eta gaixo daudenak etortzen dira nire ikastaroetara", gaineratu du.

Zuzeneko erakustaldiko argazki-galeria osatu dugu, eta elkarrizketa eta erakustaldia entzuteko aukera ere ez galdu!