Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Anjel Oiarbide: 'Hormak eta harresiak gainditzeko jaio gara'

Euskadi Irratia | EITB.EUS

Erabakitzeko eskubidearen aldeko beste mugarri bat izatea du helburu ekainaren 21eko Gure Esku Dagoren dinamikak. Iazko 150 mila atxikimenduak areagotzea espero dute aurten, Oiarbidek adierazi duenez.

Aste erabakiorra da honakoa Gure Esku Dago ekimenarentzat. Igandean, hilak 21, "Gaur hautestontzia bihar erabakia" lelopean, hilabetetan herritarrek josi dituzten oihalekin, hautetsontsi erraldoiak osatuko baitituzte bost hiriburuetan.

Iaz giza katean lortutako atxikimendu adina, edo gehiago espero dute aurten. Duela bi urte abiatutako prozesua, kolore ezberdinetako sentsibilitateen topagune ari dela bihurtzen esan du Angel Oiarbide, ekimeneko bozeramaileak Faktoria saioan.

Halaber, Gure Esku Dago ekimenaren helburua, demokraten arteko indar metaketa dela azpimarratu du Angel Oiarbide bozeramaileak. Eta oraindik denak batu ez badira ere, bi urtetan urrats garrantzitsuak eman direla nabarmendu du.

Gizartearen ehuntze prozesuan, erabakitzeko eskubidea da oinarria, talde politiko guztiek babesten duten oinarria, Anjel Oiarbideren hitzetan. Bide horretan, udalen eta foru aldundien mapa politiko berriak eragina izan dezakeela uste du, baina herritarrek behar dute protagonista izan.

Igande honetan beraz, iazko 150 mila atxikimenduak areagotzea espero dute, kolorezko zapiak josi eta Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñan, hautestontzi erraldoi bana eraikitzeko.

na eraikitzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gure Esku